2011/10/26

Dokumentuak azaltzeko zenbait programa

Issuu
Adibide bat:


Calaméo

Slideshare
GoogleDocs
Zenbait ezaugarri:
- Mota desberdinetako fitxategiak onartzen ditu (testu dokumentuak, pdf, aurkezpenak...)
- Google kontu bat behar da.
- Testu dokumentuak (Word, adibidez) eta aurkezpenak (Power Point bezalakoak) blogetan txertatzeko aukera ematen dute.
- Aurkezpenak txertatzeko kontuan izan hurrengoa:
A. Fitxategia Power Point bezala uzten bada, era horretan azalduko zaigu:

B. Fitxategia Google formatora bihurtzen badugu, beste era honetan ikusiko dugu:


Informazio gehiago:
GoogleDocs zertarako
Bideo tutoriala
Tutorial bat

2011/10/20

Gaztelania lantzeko zenbait baliabide digital

Web gune honetan gaztelania eta gaztelaniazko literatura lantzeko sekuentzia didaktiko batzuk aurki daitezke. Kasu batzuetan euskarazko bertsioak ere badaude (adibidez Hemen nago! unitatea) edo Hizkuntzen Trataera Bateratua (HTB) kontuan hartzen duten proposamenak (Health and Words, adibidez) jasotzen dira. Baliabide hauek HODak (Hezkuntza Objektu Digitalak) sortzeko eta ikasketa lizentzien zenbait deialdien barru ekoiztu dira.

2011/10/12

Europar proiektuak

Hona hemen lotura batzuk Europar proiektuei buruz:

1. Hezkuntza Saila. Atal honetan Euskal Erkidegoko ikastetxeei eta irakasleei zuzendutako hainbat deialdi biltzen dira. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei dagozkien programa nagusiak honako hauek dira:
              - Comenius ikasleen mugikortasuna.
              - Comenius bialdeko elkarteak.
              - Comenius aldeaniztun elkarteak (elkarteei buruzko informazioa).
              - Comenius laguntzaileak.
              - Eskola trukeak eta topaketa aldeaniztunak.

2. OAPEE. Etengabeko Ikaskuntzako Programa, EIP (Programa de Aprendizaje Permanente, PAP) osatzen duten ekintza guztien deskribapena, horiekin lotutako deialdiak, topaketak, berriak...

2012-13 ikasturtean EIP ekintzetan parte hartzeko eskaeren egutegia

3. eTwinning.
           - Gida lasterra.
           - eTwinning plataformari buruzko bideoa.

2011/10/04

Blog batzuen azterketa

Mintegiko 1.saioan partaide batzuek blog hauetariko batzuen azterketa egin zuten. Hemen duzue Itziar eta Aitorrek egindako iruzkina.