4.SAIOA

2012/01/23

Gai-zerrenda: 
            1. Informazioa 
            2. Wikiak eta WebQuestak: adibideak eta praktika onak
            3. Wix programa 

            4. Mintegikideen blogak           
            5. Arbela Digitala
                       5.1 Baliabideak
                       5.2 Trebatze praktikoa
            6
. Bakoitzak lekarzkeenak




1. Informazioa
2. WebQuestak eta Wikiak :
  • Irungo Dibertsifikazio Kurrikularreko Mintegian egindako Web-Questak eta Wikiak.
  • Zer diren ulertzeko hemen aurkituko duzue informazio gehiago: gazteleraz eta euskeraz (mapa kontzeptual bat).
  •  Web-Questak sortzeko eta bilatzeko aukera ezberdinak daude, agian ezagunena eta orain arte erabiliena "PHP Web-Quest" izenekoa izan da. Aukera eskeintzen du euskeraz lan egiteko.Bertako biltegian, euskeraz eginda dauden wq-en zerrenda luzea topatuko duzue, baita tutorialak euskeraz ere.
  • Hemen ikus dezakezue Batxilergoan "El Quijote" lantzeko web-questa
  • Wikiei buruz informazio gehiago: "nirewiki" , "wikispaces" ( tutorialak: gazteleraz eta euskeraz ).
  • Wiki interesgarri batzuk: "Historia lantzeko baliabideak" "Leer y escribir en secundaria" eta "Arigea" izenekoa.
3. Wix programa:
4. Mintegikideen blogak komentatu.

5. Arbela digitala
    5.1.
Baliabideak 
    5.2. Trebatze praktikoa
   

                      5.2.1. Ireki Smart Notebook programa eta saiatu hurrengoa:
                              - "Pens" aukeratu goiko barran eta zerbait idatzi; ezabatu borratzailearekin.
                              - Beste zerbat idatzi; gezi beltza (kurtsorea) hautatu eta idatzitako hitza aktibatu; eskuineko aldean azaltzen den ikonoan klikatu eta "ezagutu..." aukeratu.
                              - Inprentako hizkietan dauden hitzak ezabatu. Horretarako hitza aktibatu, menua ireki eta 'ezabatu' aukeratu.
                      5.2.2. Notebook softwareak ariketa elkarreragileak sortzeko hainbat aukera ditu. Jarraian proposatzen direnetatik bat edo gehiago aukeratu, jarduerak sortu, gorde eta fitxategiak eskola2.0mintegia@gmail.com helbidera bidali.


Asmatu hitza
             1. Notebook programa ireki.
             2. Zutabean (ezker edo eskuin aldean) azaltzen den koadro txikian (mendi beltza eta zeru ilargiduna dituen ikonoan) klikatu.
             3. Lesson Activity Toolkit 2.0 ireki.
             4. Tools karpeta ireki.
             5. Question flipper 1 aukeratu eta eraman arbelaren azalera.
             6. Ezkerreko goiko izkinean azaltzen diren geziak sakatu.
             7. Back aldean asmatu behar den hitza idatzi. 
             8. Aldatu kolorea, hizkien tamaina... eta OK klikatu.
             9. Front aldean deskribapena edo pista bat idatzi eta OK sakatu, berriz.
Adibidea: Maiatzaren 2a


Anagrama
             1. Lesson Activity Toolkit 2.0 aukeratu.
             2. Interaktiboa eta Multimedia ireki.
             3. Blue Anagram aukeratu eta arbelera eraman.
             4. Edit sakatu.
             5. Anagram etiketa duten laukietan hitzak idatzi. Clue etiketa dutenetan, berriz, pistaren bat eman. 
             6. Babestu nahi baduzu, password (pasahitza) jarri.
             7. Abiadura aukeratu (Speed)
             8. OK.
                Adibidea: Hitz motak


Sailkapenak 'bortizeak' erabiliz 
             1. Lesson Activity Toolkit 2.0 aukeratu.
             2. Interaktiboa eta Multimedia ireki.
             3. Blue Vortex Sort aukeratu eta arbelera eraman.
             4. Edit sakatu.
             5. Vortex 1 label etiketa duen laukian kategoria bat idatzi. Vortex 2-an, aldiz, beste kategoria bat.

             6. Lehenengo kategoriari dagozkion hitzak ezkerreko zutabean idatzi; bigarren kategoriakoak, eskuinekoan. 
             7. OK.
                Adibidea: Hitzen sailkapena


Elementuak ausaz aukeratzeko ariketa
             1. Ireki Smart software-a (mendia eta ilargia dituen koadroaren gainean klikatuz).
             2. Aukeratu Lesson Activity Toolkit → Interactiva y Multimedia → Random word chooser eta eraman pantailara.
             3. Bete itzazu hutsuneak (birpasatu nahi dituzun kontzeptuekin, kategoria desberdinetako hitzekin...)
             4. Select aukeratzen den bakoitzean, hitz bat markatuko da. Ikasleek deskribapena, definizioa, hitz mota... esango du.
                 Adibidea: Hitzak zorian      



Irudi baten gainean etiketak jartzeko ariketa
                1. Deskargatu irudi hau eta txertatu orrialde batean.
                2. Erabili errotulagailua hurrengo etiketa hauek sortzeko: Islandia, Bulgaria eta Polonia (edo beste edozein!).
                3. Jar itzazu pantailako beheko aldean.
                Adibidea: Iberiar penintsulako mendi sistemak